XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITURRIRIK ITURRI

Udan irakasle lanetan Saharako basamortuan izan da Alberto Elkorobarrutia.

Mugarik gabeko ingeniaritza delako ONG baten bitartez joan zen eta 23 egun zoragarri pasatu zituen bertan.

Maisu lana egiteaz gain, bertako bizimodua, kultura eta ohiturak ezagutzeko aukera ere izan zuen.

Ez da jende guztiak izaten duen aukera eta gogoa ere horrelako leku batetara joateko.

Baina Alberto Elkorobarrutiak aukera ikusita ez zuen atzera utzi nahi izan.

Uztailaren 31an beste 9 lagunekin batera hegazkina hartu eta Sahara basamorturako bidea hartu zuen.

Klima, pasaia, bizi-modua... guztiz desberdina zen leku batera zihoazen.

Esperientzia berri batek itxoiten zituen.

Zoragarria

Zoragarria izan zen.

Esaten digu Albertok filminak erakusten dizkigun bitartean.

Desertu desertura joan ginen, area eta ura besterik ez zegoen lurralde batetara, Tinduf-eko desertura.

Afrikako bigarren ur erreserbarik haundiena dago bertan baina lur azpiko urak dira.

Lur gainean, noizean behin, talja izeneko arbola batzuk besterik ez ziren ikusten.

Bertan 23 egunetan zehar, bertako irakasle izango ziren saharauiei klaseak ematea zen bere lana.

Ingeniaritzako arlo batzuk hain zuzen ere, marrazketa teknikoa, teknologia, materialak, praktika desberdinak...

Horretarako goizeko 7retan jeikitzen ziren.

Goizeko lehenengo bi orduetan teoriako klaseak ematen genituen eta ondoren teorian ikasitako praktikan jartzen genuen.

Ura eta area besterik ez zegoen leku batetara joan ginen.

Bertan, irakasle izango ziren saharauiei irakastea zen gure lana.

Praktiketarako bi tailer zituen eskolak, eta bertan hainbat makina-herraminta zeuden.

Albertok 15 bat ikasletako taldea zuen.

Batzuk ingeniariak ziren, Cuban, Errusian... ikasitakoak.

Haiena bizimodu gogorra da.

13 urterekin atzerrira joaten dira ikastera.

Cubak irakaskuntza arloan laguntza haundia eman die, beka asko.

Horregatik, asko Cubara joaten dira Ingeniaritza, Medikuntza eta elikadura moduko ikasketak egitera.

Hizkuntza ere desberdina zuten baina ez zen komunikatzeko arazorik izan Hasaniera dute ama hizkuntza.

Gaztelera bigarren hizkuntza da eta gero frantsesa.

Alberto gazteleraz edo ingelesez komunikatzen zen.

Bere ikasleetariko batzuk Cuban ikasi zutela kontutan hartuz hauek ondo menperatzen zuten gaztelera.

Herri hospitalarioa

Klaseak emateaz gain, bertako bizimodua ezagutzeko aukera ere izan zuen.

Astebukaerak aprobetxatu zituen horretarako.

Osteguna eta ostirala ziren haien jai egunak.

Saharaui herriaren humiltasunaz eta emateko zuten borondateaz harriturik gelditu zen Alberto.

Gutxi izanda ere dena emateko zuten.

Ikasleek behin eta berriz afaltzera gonbidatu zuten.

Beraientzako astebeteko jana zena, guri afaltzeko eskaintzen ziguten: dromedario eta ahuntz haragia, entsalada, ogia... denetik.

Lurrean eserita jateko ohitura zuten eta eskumako eskua erabiltzen zuten horretarako.

Guri ostera, gure kultura ezagutzen zutenez, mahai-tresnak ateratzen zizkiguten.

Jakina, afal ostean eta baita egunean zehar ere tea sakratua zen.

Egunean 18 te inguru hartzen genituengogoratzen du Albertok.

Tea hartzea errito garrantzitsua zen, orduak ematen zituzten gertatzen.

Klase teorikoak ematen ari ginenean ere ikasle batek tea gertatzeko ardura izaten zuen.

Tea hartzen eta nola egiten zen ere ikasi zuen Albertok.

Zer esanik ez dago, bertara irakastera joan bazen ere, eurengandik ikasitakoa eta jasotakoa balio haundikoa izan zela.

Basamortuko Saharauiak

Saharaui herria orain 20 urte eruen lurretatik exiliatua izan zen.

Gerraren ondorioz Sahara mendebaldetik basamortura exiliatu zituzten.

Horrela, beren herria basamortuan eraiki zuten.

Lau Wilaya (probintzia) antolatu zituzten bertan: Smara, Auserd, Aaiun eta Dajla.

Gaur egun oraindik ere bertan jarraitzen dute baina laster euren lurretara itzuliko direnaren itxaropena dute, Marruecoseko agintea aldatzen denean.

Saharauiar herria kanpotik heltzen zaienaz bizi da, janaria, erropak...

Gobernua arduratzen da hondasunak banatzeaz.

Kanpoko laguntza haundia jasotzen dute, Euskal Herritik, Frantziatik, Italiatik, Espainiatik... eta honi esker bizi dira.

Bertan ez dute ezer produzitzen, ez dute dirurik manejatzen. Dirua duten bakarrak dromedarioekin Mauritania eta Sahara liberatuan nomada moduan dabiltzanak dira.

Egia esan, produzitzeko ere ez dute aukera haundirik. Ura eta area besterik ez dagoen leku batean bizi baitira.

Gizonezko gehienak militarrak dira eta ejerzitoan daude.

Kanpamenduetan gelditzen direnak irakasle, medikuak... dira.

Umeen %100 eskolarizatuta dago.

Baina behin 15 urtetara iritsitakoan kanpora joan behar izaten dute ikastera.

Asko Libiara joaten dira, beste asko atzerrira, Cuba, Errusia, Espainia...

Bizimodu gogorra dute hau, 13 urterekin Cubara joan eta 10 urte barru bueltatzen dira.

Ingeniaritza eta Medikuntza moduko karrerak ikasten dituzte bertan.